XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esan bezala, puntaz beteriko latoizko koilare lodi bat ipini zion lepoan eta burutik inola ere aterako ez zuen moduan estutu zion.
Koilare hau burdinazko katea luze bati lotua zegoen eta katea hau, era berean, pareta bati.
- Gaur gauean euria hasiko balu - esan zion baserritarrak -, lau urtetan nire zakurrak ohantzetzat
Eta zoritxarrez lapurrak etorriko balira, gogoratu belarriak erne eduki eta zaunka egin behar duzula.
Eta azken ohar hau eman ondoren, baserritarra etxera joan eta atea morroiloz
Eta, amorrazioz beterik eztarria estutzen zion koilarean sartu eskuak noizean behin eta honela zioen negarrez: - Ondo merezia dut! Oso ondo merezia gainera! Alfer arlote bat izan nahi nuen... Lagun gaiztoen kontseiluak jarraitu izan ditudalako, orain zorigaiztokoa naiz.
- Beste asko bezala mutiko on bat izan banintz, lan egiteko eta ikasteko gogoak izan banitu, nire aitarekin etxean geratu izan banintz, orain ez nintzatekeen baserritar honen etxean zakurrarena egiten egongo.
- Ai, berriz, jaioko banintz...! Baina orain berandu da damutzeko eta pazientzia hartu behar!.
Bihotz barnetik atera zitzaizkion hitz hauek eman zioten lasaitasunaren ondoren, zakur-etxetxoan sartu eta loak hartu zuen.